abeja.jpg


1959ko Egonkortze Plana

Gerrak iraun zuen bitartean euskal egitura ekonomikoan ez zen aldaketa handirik gertatu, baina

40ko hamarkadan anabasa itzela etorri zen eta horren ondorioz Arabako eta Nafarroako

nekazaritza-inguruetako biztanleak herrigune handietara aldatu ziren.


Bestalde, erregimenaren interbentzionismoa handia izan zen, bai lan-harremanetan eta bai jarduera ekonomikoan –araudi estuko
autarkia-garaia–, eta horrek 1951n gobernuak neurriak hartzea ekarri zuen; hala, neurriok zirela medio, aldaketa handia gertatu zen, populazioa %2,07 igo baitzen urteko, penintsulako beste leku batzuetatik etorritako biztanleei esker. Hazkunde ekonomiko iraunkorrak
gizarte erabat industrializatua ekarri zuen, baita barrualdeko probintzietara ere, 1959ko Egonkortze Plana onartu eta autarkia-garaia behin betiko amaitu zenean.