031.gif


Akitaniako Dukerria


Akitaniako populatzaileek, frankoekin bat eginda egon arren, zelanbaiteko burujabetasuna zeukaten bizimoduan eta
gobernu-kontuetan. Merobinjiar dinastia frankoa ahulduaz joan zenean, harreman sendoak –batez ere militarrak– egin ziren baskoien
eta akitaniarren artean. Orduko kronikagileen arabera, baskoiak eta akitaniarrak bizi ziren bertan. Akitaniarren loraldia 731n
amaitu zen, dinastia karolinjioa finkatu zenean.