paa_7.gif


Alfabetatze-prozesua gazteleraz eta frantsesez


Hezkuntza-lege berrien ezarpenak (1833ko Guizot Legea eta 1857ko Moyano Legea) bizkortu egin

zuen alfabetatze-prozesua gazteleraz eta frantsesez.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduan, inguruko lurraldeetan baino alfabetatze-maila altuagoa zegoen. Era berean, Hegoaldeko
lurraldeetan alfabetatze-tasa altuagoa zegoen Espainian baino. Prozesu horren ezaugarri esanguratsuenei dagokienez, aipagarria da hiriburuetan alfabetatze-tasak altuagoak zirela hiriburuetatik kanpo baino; aipagarria da emakumeen alfabetatze-tasen igoera bizkorra,
eta baita Arabak erdietsitako alfabetatze-maila harrigarria ere. Bizkaia eta Nafarroa erdiko tokietan zebiltzan, eta Gipuzkoa azken lekuan, analfabeto-tasa altuekin, estatuko kopuruetara iristen ez bazen ere.