ARGIA ETA IKUSMENA
( Begiak argiari ireki)

a) ARGIAREN PROPIETATEAK: ISLAPENA
Gorputz opako batera argi-izpiak iristen direnean, gorputz horrek bueltatu egiten
ditu jasotako izpiak, eta horri esker ikus ditzakegu gauzak, gorputza argiztatuta
baitago argia bueltatzen denean. Honi islapena deitzen zaio.




ERREFRAKZIOA

Argiak abiadura badu baina airean azkarrago ibiltzen da uretan edo beiran baino.
Argi-izpiak elementu batetik bestera pasatzen direnean, adibidez airetik uretara,
abiadura aldatzen zaie eta horregatik norabidea ere aldatzen zaie (desbideratu
egiten dira). Argi-izpien desbideratzeari errefrakzioa deitzen zaio. Horregatik,
uretan dauden objetuak lekuz aldatuta edo deformatuta daudela dirudi.

colo.jpg

b) OSTADARRA

Eguzkitik datorkigun argiari argi zuria deritzogu eta uhinez (ondaz) osaturik dago.
Uhin bakoitza kolore bateko izpia da. Beraz, argi zuria era askotako argien elkarketa da.

Argi zuria, hainbat ingurune zeharkatzen dituenean, eta errefrakzioaren ondorioz,
koloretan banatzen da; hau da, argiaren deskonposaketa gerta daiteke. Fenomeno
hori gertatzen da, esaterako, argiak beirazko prisma bat zeharkatzean edota euri-tanta
multzo bat zeharkatzen duenean, uhinak banadu egiten dira eta ostadarra sortzen da.
otsadarra.jpg


d) KOLOREAK

Objetu batzuk argi-iturriak dira, hau da, argia sortzen dute. Adibidez, linterna
bat argi-iturria da.

Argia sortzen ez duten objetuek kolore batzuk xurgatzen dituzte eta beste kolore
batzuk islatzen dituzte.

Adibidez, kamiseta urdin bat urdin kolorekoa ikusten dugu urdin kolorea izan ezik
beste kolore guztiak xurgatu dituelako eta urdin kolorea islatu duelako.

Kolore beltza kasu berezia da. Objetu bat beltza ikusten dugu argi guztia xurgatu
duenean eta izpirik islatzen ez duenean.

Kolore zuria ikusten dugu objetuak argirik xurgatzen ez duenean eta izpi guztiak
islatzen dituenean.


Koloreak.jpg


e) IKUSMENA

Objetuek islatzen duten argia begi-ninietatik sartzen da begietan. Begi- ninia
zulotxo bat da eta irisean dago. Irisa begiak duen koloredun zatia da.

Irisaren atzean kristalino izeneko lente bat dago, eta lente horrek argia erretinaraino
bideratzen du.

Erretina begiaren barrualdean dagoen mintza (telatxo bat) da. Erretinan nerbio-zelulek argia jasotzen dute eta garunera eramaten dituzte mezuak edo informazioa.

Garunak irudiak interpretatu ondoren, ikusi egiten dugu.

begia_00.jpg

begia_01.jpg