17star5c.gifSarrera


Aro Modernoa XV. mendearen erdialdetik XVIII. mendearen bukaera arte doan aldia da. Aro Modernoaren hasiera ezartzeko hiru data aipatzen dira: Turkiarrek Konstantinopla hartzea (1453), Amerikako aurkikuntza (1492), eta Erreforma protestantea (1517). Bukaera Frantziako Iraultzarekin lotzen da (1789). Ohikoa denez, data horiek gutxi gorabeherakoak dira, izan ere, aro historiko batetik besterako ezaugarrien aldaketa ez zen bat-batekoa izan, trantsizio graduala baizik.
Sozialki, ezaugarri nabarmena aristokraziaren ahultze etengabea izan zen, baita botere ekonomiko handiak eta monarkiarekiko aliantzak babestutako burgesiaren igoera ere. Botere militarraren hazkundearen bidez, indarkeriarako instrumentuak ugarituko dira eta diplomazia finkatuko da.
Aurkikuntza geografikoek eta berrikuntza teknikoek ekarri zituzten aukera berriek Europarrek munduaz zuten ikuspuntua erabat aldatu zuten.

17star5c.gifDemografia eta gizartea


boto0099.gifPribilegiatuak: Nobleak eta kleroa


Berant Erdi Aroan, piramidearen gorenean landa munduan, Ahaide Nagusiak edo “Handikiak” zeuden. Lur eta baserrien jabeak ziren eta maiorazkoa praktikatzen zuten. Beherago Jauntxoak zeuden, administrazioan zeudelako, jabego txikiak zituztelako (ezkontzan hartzen zituztenak), kleroan edo milizian sartzeagatik, posizio ona zutenak.

Aro Modernoan Ahaide Nagusiek boterea galdu zuten, eta Jauntxoek boterea mantendu zuten landa-munduan, eta hirietan lortu zuten.

Euskal Lurraldeetako pribilegiorik garrantzitsuenetako bat, biztanleria osoaren kaparetasuna onartzea izan zen, hau da, biztanleria nobletzat hartzea. Horrek ondorio garrantzitsuak ekarri zituen.

Alde batetik, normala nobleziak lanik ez egitea eta errentetatik bizitzea bazen ere, hemen bateragarriak izan ziren “lana eta noblezia”. Horrek euskal ekonomia oso aktiboa izatea ekarri zuen (kaperek lan egiten zuten). Bestetik, euskal hiritarrak emigratzen zuenean, kapera zenez, hainbat abantaila zituen (ez zuen zergarik ordaindu behar eta administrazioan zein armadan karguak har zitzakeen). Titulurik edo jabegorik oinordetzan hartu ez zuten nobleziaren ondorengoek kleroaren goi karguak hartzen zituzten.

boto0099.gifPribilegio gabekoak

Zergak ordaintzen zituztenak ziren, eta talde hauek zeuden:

• Talde urbanoak: merkataritza eta industriako burgesia, artisauak, soldatakoak eta jornalekoak.

• Landa-taldeak: ekonomia autarkikoarekin bizi diren jabe txikiak edo maizterrak ziren. Burdinoletako jardueratan eta ikatz begetala ekoizteko jardueratan parte hartzen zuten. Baita lurrik ez duten eta baserrian bizi ziren soldatakoak ere.

Gipuzkoan eta Bizkaian etengabeko emigrazioa gertatu zen mendetan zehar. Lurrak banatzeko ezintasuna dela eta (maiorazkoa), seme ezkongabeek emigratu egiten zuten administrazioan edo armadan lanpostuak lortzeko asmoz. Horretarako zuten kaparetasunaz eta formazio onaz baliatu egiten ziren.

17star5c.gifAro modernoa (1545-1789)



Hainbat gertakari garrantzitsuk bultzatuko dute euskararen onespen publikoa :

• Euskal literatura inprimatuaren sortzea 1545ean ipar Euskal Herrian, XVIII. mendean hego Euskal Herrian


• Erreforma protestantak eta Kontra-Erreformak eskaini aukera historikoa : 1571ean, Testamendu Berria euskaraz argitaratua da, Joanes Leizarragak eginik, Joana Labrit erreginaren manuz ; 1643an, Axularrek idatzi “Gero” liburua agertzen da

• Euskara idatzia garatzen duten euskaltzale-taldeen agerpena : Leizarragaren ingurukoa, Donibane-Lohizune/Sarako eskola, eta Larramendiren taldea hego Euskal Herrian (XVIII. mendea)

• Lehen laikoen sartzea euskal literaturaren munduan : Arnaud Oyhenart zuberotarra (1657) eta Joanes Etcheberri saratarra (1716)


boto0091.gifZer gertatzen zen euskal lurraldeetan?


17star5c.gifEkonomia


boto0099.gifNekazaritza: Artoaren iraultza


Biazteriko nekazaritza-ekoizpena

XVI. mendean zehar, nekazaritza-ekoizpenaren hazkunde handia gertatu zen. Hazkunde hori areagotu egin zen artoa sartu zenean. Itsasoan aritzen ziren kostaldeko biztanleak lurra lantzen hasi ziren. Artoa ezaguna zen XVI. mendean, baina Euskadin XVII. mendera arte ez zen zabaldu. Artoa ereiteak lugorri-urtea baztertzea ahalbidetu zuen, eta zenbait abere-espezie sustatu ziren.

boto0099.gifArrantza


XII. mendetik XV.era euskal kaietan agertzen ziren baleak harrapatzen ziren. Baleak euskal kostaldetik alde egiten hasi zirenean, marinelek iparraldera jo zuten haien bila, batez ere XVI. eta XVII. mendeetan. Espedizio horietan Ternua eta Groenlandiaraino heltzen ziren; zazpi edo zortzi hilabete ematen zituzten, eta nahiko itsasontzi handiak zituzten (200 edo 400 tona). Bakailaoa eta baleak harrapatzen zituzten.

boto0099.gifIndustria


Burdinoletan meha ateratzen, untzigintzan eta armagintzan aritzen ziren. Kantauri isuriko ibaien ertzetan burdinolak ugaldu ziren; ibai horietan industria mota hori garatzeko baldintza egokiak baitzeuden: burdina eta egur ugari, ur-emariak etab. XVI. mendeko bigarren erdialdean, burdina gutxiago esportatzen hasi zen, Europan, ekoizpen merkeagoko siderurgia-gune berriak agertu baitziren.

boto0099.gifMerkataritza


Euskal Herria, komunikabideei dagokionez, oso garrantzitsua izan zen estrategikoki. Bilboko kaitik Gaztelako artilea ateratzen zen. 1511n, merkatarien interesak defendatzeko, Bilboko kontsulatua sortu zen.

boto0099.gifEuskal Herriko burdina Indietara esportatzen


Aduanak barrualdean zeudenez (Gasteiz, Urduña eta Balmasedan), “merkataritza libreko” guneak sortu ziren (kai lehorrak). Garapen komertzialerako eta Europako kai askorekiko harremanak ezartzeko abantaila handiak suposatu zuten.

XVI. mendean gertatu zen hazkunde etengabea, mendea bukatzean amaitu zen. Siderurgia eta kanpoko merkatuetara bideratutako merkataritza-jardueren garrantzia oso handia zen. Burdinaren eskaria gutxitzean eta gatazka belikoak zirela eta, merkataritza-jarduerak etetean, krisia nabaritzen hasi zen.

Arrantzan ere nabaritu zen ezegonkortasuna, izan ere, marinel askok armadan sartzeko eskabidea egiten zuten eta kaiek porrot egin zuten.

Ingalaterra Felipe II.aren etsai bihurtzeak eragina izan zuen itsaso-trafikoan eta merkataritzan. Armada Garaiezinaren porrotak, 1588an, itsaso-hegemoniaren aldaketa ekarri zuen, eta behin betiko kolpe handia izan zen Euskal Herriko kaien garapenerako.

17star5c.gifForu-sistema


“Forua” hitza, hiri eta hiribilduen fundazio gutunak aipatzeko erabiltzen da. Gutun horien helburua pertsonak toki zehatzetan biltzea zen, eta era horretan hiri-guneak sortzea.
Baina foru-erregimenari buruz hitz egiten dugunean, lege-multzoaz ari gara. Foru-erregimena, jatorria komunitatetako ohituretan zuten lege-multzoa da. Erdi Arotik aurrera Iberiar penintsulan erabilitako eskubide toki-sistema bat izan zen. Ohiturazko jatorria zuen, hau da, erabilera eta ohitura printzipioetan oinarritzen zen: beti errespetatu den arau bat, denborarekin, lege bihurtzen zen.

Biztanleen bizitza eta goi-mailako botereekiko harremanak erregulatzen zituzten. Ezin da ordezpen demokratikoaz hitz egin, baina komunitatea ordeztuta zegoen. Nafarroan Gorte Nagusiak zeuden, eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, aldiz, Batzar Nagusiak. Horietara jotzen zuten oso era desberdinetan aukeratutako hiri-guneen ordezkariek. Instituzio horietan lege administratiboak osatzen ziren, zergak onartu eta entitateen artean banatzen ziren. Urtean behin edo birritan batzen ziren, eta bertan sortu ziren iraunkorrak izan ziren Aldundiak.

Felipe V.aren erregetzan zehar (1700-1746), foruak bertan behera uzteko lehenengo saiakera gertatu zen. Beste batzuen artean, Aragoiko koroaren foruak kendu ziren. Baina Euskal lurraldetan foru-instituzioak mantendu ziren. Gaur egun, Espainian foru-sistema duten autonomia elkarte bakarrak Euskal Autonomia Elkartea eta Nafarroakoa dira.

Gaur egungo Nafarroako Foru Elkarteak bere txanpona propioa zuen eta Espainiarekiko aduanak mantentzen zituen mugetan. Horrela mantendu zuen Erresuma izaera 1841 arte, 1839ko karlisten porrotaren ostean. Egun indarrean diraute bertako foruek, 1978an konstituzionalki onartuak izan zirenak.

Gaur egungo Euskal Autonomia Elkarteari dagokionez, Nafarroan bezala, 1876ko uztailaren 21eko legearen bidez, Foruak derogatu ziren, berezitasun fiskal eta zergazkoetan izan ezik; geroago 1936ko estatutuak partzialki berreskuratu zituen, eta 1978ko konstituzioaren ostean “eskubide historikoak” onartu ziren.