blueball.gifAro garaikidea (1789-1936)


Euskal gizarteak aldaketa handiak jasaten ditu : gerlek (frantses iraultzak, Napoleonen inbasioak, karlistadek), industria aroaren sortzeak, migrazioek, herrien husteak eta hirien garapenak, eskolaratze eta soldadutza nahitaezkoek aldatzen dute euskararen egoera soziolinguistikoa.
1870etik goiti, euskal kulturaren aldeko mugimenduak (“Euskal Berpizkundea” deitu garaikoak) ez du euskararen beherakada geldiarazten ahal.
Hego Euskal Herrian beherakada hau biziki larria da.


blueball.gifGaurko aroa (1940tik hona)

Garai desberdinak izan dira :

boto0099.gif• 1940tik 1960ra : hego Euskal Herriak gerla zibilaren ondoko jazarpena jasaten du


boto0099.gif• 1960tik 1980era : ipar Euskal Herria deseuskal-duntzen da, Pirinioetako bi aldeetan euskararen erabilpena sustatu eta garatzeko ekintza anitz eramanak dira : lehen ikastolen eta helduen alfabetatze kurtsoen sortzea, liburuen argitalpena, euskara batuaren sortzea, euskal kanta berriaren lehen urratsak, besta eta ikusgarri anitzen antolaketa

boto0099.gif• 1980tik hona, euskara hizkuntza ofiziala bihurtu da Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako parte batean. Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du oraindik legezko estatuturik.