Caveman_128x128.png



Bandoen arteko borrokak


Bandoak, XV. mendean batez ere, oinetxe baten inguruan batutako noblezia-leinuek osatzen zituzten bai Gipuzkoako probintzian bai Bizkaiko jaurerrian eta, neurri txikiago batean, baita Arabako Probintzian ere.

Halaxe deitzen ziren Nafarroan bando arteko liskarretan ibili ziren fakzioak (XV. mendea). “Agramondarren” fakzioa Juan Aragoikoaren alde zegoen. Aurkariak “beaumondarrak” ziren, hots, Bianako Printzeari laguntzen ziotenak. “Agramondarrak” izena Gramont familiako buruzagi baten izenetik dator berez. Bandoaren burua D. Felipe Nafarroako mariskala zen. D. Feliperen lekua haren seme Pedrok hartu zuen. Aleson-en arabera, Pedrok «erregeren alde egin zuen, ez printzearen aurka zegoelako, baizik eta D. Luis Beaumontekoaren eta haren leinuaren aurka zegoelako; horiek horrela, semea eta aita printzearen aldera lerratuago egon ziren erregeren aldera baino».
XV. mendean batez ere, oinetxe baten inguruan batutako noblezia-leinuek osatzen zituzten bai Gipuzkoako probintzian bai Bizkaiko
jaurerrian eta, neurri txikiago batean, baita Arabako Probintzian ere.