001.gif

Baskoniako Dukerriaren zatikatzea

Karlomagno (742-814) izan zen karolinjioen dinastiaren sortzailea. Bere erregetzapean, frankoek Baskoniako Dukerria zatikatzea
lortu zuten.

Karlomagnoren armadak Baskonian egin zuen inbasioa 778. urtean amaitu zen, frankoek Orreagako bataila galdu zutenean.
Gertaera horretaz dihardu, hain zuzen ere, “La chanson de Roland” gesta-kanta famatuak. Jazoera haien ondotik, monarkia frankoaren
barruan erresuma bat sortu zuen Akitanian, Pirinioetako mugan zebiltzan jaun musulmanak etengabe zelatatzeko helburuaz.