Beroa eta ukimena

Gaia: Beroa eta gorputzek beroarekiko duten portaera.

Aztergaia:Beroaren eraginez materian hainbat aldaketa gertatzen dira. Gorputzek portaera jakin bat dute berotzen direnean: dilatatu egiten dira.


a) EGOERA ALDAKETAK
Izotza berotzen badugu, lehenik urtu egingo da, eta, berotzen jarraituz gero, ondoren lurrundu. Urarekin bezala, beste substantzia askorekin ere gauza bera gertatzen da: berotzean egoera aldatzen zaie. Adibidez, burdina solidoa likido bihurtzen da, asko berotuz gero.
estadoak.jpg
b) BEROAREN HEDAPENA


Beroa alde batetik bestera pasatzen da. Beroa tenperatura
handiagoko gorputz batetik tenperatura baxuagoko beste

batera pasatzen da, hau da, bigarren gorputza (hotzago zegoena) berotzen da eta
lehenengoa (beroena) hoztu egiten da.

Hedapen hau (beroa alde batetik bestera pasatzea) hiru prozesuren bidez
gerta daiteke:
kondukzioa, bero-erradiazioa eta konbekzioa.

Kondukzioa: tenperatura desberdineko bi gorputz elkarren ondoan jartzen
baditugu beroenak beroa emango dio besteari bien tenperatura berdindu arte.
Beroa zegoen gorputza hoztuko da eta hotza zegoena berotuko da.

umea.jpg


Haurraren gorputza berotuko da eta urarena hoztuko da bien tenperatura berdindu arte



Bero-erradiazioa: gorputz bat beroa dagoenean beroa igortzen du
(beroa botatzen du) eta inguruko gorputzak berotzen dira nahiz eta gorputz
beroa ez ukitu. Horregatik gu eguzkiak igortzen duen beroarekin berotu egiten gara.
Berogailu baten ondoan gaudenean berotu egiten gara nahiz eta berogailua ez ukitu.

sua.jpg



Suaren ondoan berotzen gara nahiz eta sua ez ukitu


Konbekzioa: konbekzioa likidoetan eta gasetan gertatzen da. Likido edo
gas bat berotzen badugu dilatatu (handitu) egiten da. Berotzen denean pisua
galduko du eta gorantz joango da. Ur lapiko bat sutan jartzen badugu ur beroa
lurrundu egingo da. Lurruna ur bero-beroa da, berotzean pisua galduko du eta
orduan gorantz joango da. Lurrunaren gainean zegoen aire hotza jaitsi egingo
da eta berotzean berriro ere gora joango da, goikoa behera etengabeko
mugimendua sortuz.
000.jpg
olla.jpg













Urak berotzean pisua galtzen du eta gorantz joaten da,
goiko aire hotza jaisten da, berotzen da eta berriro gora joaten da.
Hau etengabe gertatzen da



d) UKIMENA
Gure organismoaren organorik zabalena da larruazala. Bost funtzio nagusi betetzen ditu:
1) Gorputza kanpoko erasoetatik babesten du
2) Gorputzeko tenperatura erregulatzen du, gehiegi berotu edo hoztu ez dadin

3) Sentsazioak sumatzeko balio du: beroa, hotza, mina...
4) Substantzia txarrak (toxinak) kanporatzeko balio du.
Izerdiaren bidez kanporatzen ditugu toxinak.

5) Arnasketa: Biriken bidez arnasten dugu baina gure gorputzak neurri txiki batean,
poroen bidez ere hartzen du arnasa.


Larruazalak bi geruza (bi kapa) ditu:
  • epidermisa kanpoaldetik eta
  • dermisa barrualdetik.

azala.jpg

Larruazalaren bi geruzak epidermisa (kanpoaldean) eta
dermisa (barrualdean) dira