Gizakiok denetatik jaten dugu: animaliak, landareak... horregatik orojaleak gara.


1. ELIKADURA

1.1. ELIKADURA ETA ELIKAGAIAK

· Janariak, landare eta animalietatik datoz.
· Elikadura egokia garrantzitsua da, hazteko eta organismoa osasuntsu mantentzeko.
· Adin berezi bat badago PUBERTAROA (12-16).
Hemen hazkunderik handiena ematen da eta elikadura asko zaindu behar da.

1.2. JANARIEN OSAKETA

· Janarietan bost elikagai mota daude: proteinak, karbohidratoak, koipekiak, bitaminak eta gatz mineralak.
·PROTEINAK: hazkunde garaian proteinak oso garrantzitsuak dira.
Zelula zaharrak aldatzeko eta berriak sortzeko proteinak hartu behar dira,
egunero 150 gramo gutxienez. Badaude: babarrunak, dilixtak, txitxirioak,
fruitu lehorrak, haragia, arraina, arrautzak...

· KARBOHIDRATOAK: Gorputzari energia ematen diote. Bi eratakoak
izan daitezke: almidoiak eta azukreak (gailetak, ogia pastak...)

· KOIPEAK: Gorputzari energia ematen diote. Landaretatik (olioa, soja...)
animali jatorrikoak (txerrikia, behikia, ardikia…

· BITAMINAK: Sustantzia hauek janarietan oso kantitate gutxitan
aurkitzen dira, baina gure gorputzak funtzionamendu zuzena izan dezan,
behar beharrezkoak dira. Bitaminen eskasiak (abitaminosia) gorputzean
aldaketak eta gaixotasunak sor ditzake. (Begiratu taula)

BITAMINA

JANARIAK

FUNTZIOA

A bitamina
Gibela. Tomatea, azenarioa, piperra...
Bere eskasiak begietako eta azaleko gaixotasunak sor ditzake
B taldeko bitaminak
Arroz integrala, esnea, arrautza gorringoa, gibela, berdura...
Bere eskasiak nerbio sisteman eta liseriketan trastornoak sortzen ditu.
C bitamina
Laranja, limoia, marrubia, berdura...
Bere eskasiak katarroak eta gripeak sor ditzake eta bere gabeziak eskorbutoa
D taldeko bitaminak
Arraina, arrautza, gurina, ogia...
Bere eskasiak hortzetako gaitzak eta hezurren biguntzea (errakitismoa) ekar dezake
E bitamina
Landare jatorriko olioak, behi haragia...
Bere eskasiak errakitismoa sortzen du.
K taldeko bitaminak
Berdura, txerri gibela...
Bere eskasiak zaurietan odola koagulatu ezina sortzen du.

· GATZ MINERALAK: Gatz mineralek ez dute energiarik ematen, baina
gorputzaren funtzionamendu eta hazkunde normalerako beharrezkoak dira.
Hauek dira: gatza, ura, burdina, fofoforoa, kaltzioa, magnesioa, potasioa.
(Taula begiratu).


GATZ MINERALAK
JANARIAK
FUNTZIOA
Gatza (NaCl)
Ura (H2O)
Burdina (Fe)
Fosforoa (P)
Kaltzioa (Ca)
Magnesioa (Mg)
Potasioa (K)
Berdura, gatza...
Berdura, ura, fruta...
Gibela, lekaleak, fruitu lehorrak
Arraina, txokolatea...
Esnea, esnekiak...
Berdura...
Berdura...
Zelulen osagarria da.
Gorputzaren osaga nagusia da.
Odoleko hemoglobina osatzen du.
Zelula eta hezurren osagarria da.
Hezur, hortz etab. en osagarria da.
Zelulen osagarria da.
Zelulen osagarria da.


· Janari gehienek elikagai desberdinak eta ura dituzte.

· Aste batzuk jan gabe egon gaitezke, organismoak erreserban dituen elikagaiak kontsumituz, baina urik gabe, gutxi iraungo genuke.

1.3. ELIKAGAIAK ETA EUREN FUNTZIOAK


ERAIKITZAILEAK
Proteinak
Gorputzaren egitura osatzeko balio dute

ENERGETIKOAK
Karbohidratoak

Koipeak
Energia emateko eta gorputza bero mantentzeko balio dute

ERREGULATZAILEAK
Bitaminak

Gatz mineralak
Energia gutxi ematen dute, baina gorputzaren funtzionamendu eta erregulaziorako beharrezkoak dira.

1.4. ELIKADURA OREKATUA

· Gure gorputzak ondo funtzionatzeko proteinak, karbohidratoak,
koipekiak, bitaminak eta gatz mineralk dituzten janariak hartu behar ditugu.

· Dietak orekatua izan behar du, bestela elikagaien edo gehiegikeriak
gaixotasunak ekar ditzake.