erdiaro_00.jpg

Erdi Aroko gizartea XIII. mendera arte



Erdi Aroa oso garai luzea izan zen. Izan ere, V.mendean hasi zen eta XV.mendean
bukatu zen. Beraz, gutxigora behera mila urte iraundu zuen.
Egungo gizartearen antolamenduak ez dauka zerikusirik Erdi Aroko gizartearen antolamenduarekin. Gaur egungo gizartea diruaren arabera banatuta dago, baina, ondasunak izan zein ez izan, guztiok eskubide berberak ditugu. Erdi Aroan, ordea,
ez zen horrela izaten, desberdintasunean oinarrituriko gizartea zen, pribilegioen
araberako gizartea zen. Hau zela eta, piramidean aztertu genuen moduan,
gizartea bi multzotan banatzen zen: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak. Bi multzo
hauek hiru talde edo estamentutan antolatuta zeuden. Lehenengo multzoan
nobleak eta kleroa zeuden eta bigarrenean, aldiz, herritarrak.

1. estamentua: Nobleak

Haien eginkizuna gainerako biztanleak defendatzea zen. Izan ere, zaldunak
ziren eta gazteluetan bizi ziren. Nobleen artean erregea boteretsuena zen.
Are gehiago, agintari politiko nagusia zen. Nobleak jaurrerriko lur jabeak ziren,
eta ez zuten zergarik ordaintzen. Herritarrei askotariko zergak kobratzen
zizkieten: errota erabiltzeagatik, zubia zeharkatzeagatik etab. Horiez gain,
lortzen zuten guztiaren zati bat eman behar zieten nobleei, ohikoena
produktuen bidez ordaintzea zen, batez ere lurrak edo animaliek ematen
zituzten produktuen bidez. Zergak eta gudei esker eskuratzen zituzten lurrak
ziren nobleen bizi-baliabideak eta oso bizimodu erosoa zuten. Bake garaietan,
ehizan eta torneoetan parte hartzen aritzen ziren.

2. estamentua: Kleroa (fraideak, mojak, apaizak, gotzaiak eta,
guztien gainetik, Aita Santua)
Erdi Aroan erlijioak bizitzako alderdi guztiak baldintzatzen zituen. Hau zela
eta, Eliza Katolikoa oso garrantzitsua zen. Fraideak eta mojak monasterioetan
bizi ziren eta, nobleek bezala, pribilegioak eta lurrak zituzten. Gainera,
nekazariek lortzen zuten uztaren eta lan guztien hamarrena jasotzen zuten.
Garai hartako kultura fraideen eskuetan zegoen, egunero ordu asko irakurriz,
idatziz edota kopiatuz ematen baitzuten. Monasterioetako beste eginkizun
batzuk otoitz egitea , eskulanak egitea eta atsedena izatea izaten ziren.

3. estamentua: Herritarrak
Garai hartako gizon-emakume gehienak nekazariak ziren. Libreak izan
ahal ziren, baina ia denak jopuak ziren eta jauntxo baten edo monasterio
bateko lurrak lantzen zituzten. Batzuek, jopuek , lur horiek uzteko baimenik
ez zuten. Pezozko etxeetan bizi ziren, lastozko, harri txikiz eta lokatzez
egindako etxe xumetan. Oso bizimodu latza zuten: egun osoan lan egin
behar zuten; jateko gutxi zuten; garbitasun faltak gaixotasun ugari eragiten
zituen, eta, ondorioz, hilkortasun handia izaten zen. Izan ere, bizi
itxaropena baxua zen, 40 urte ingurukoa, alegia.
erdiaro_01.jpg