nynqbr421309.gif




Faktore klimatikoak
Klima grezieratik dator, klima hitzetik, dator eta Eguzkiaren inklinazioari egiten dio erreferentzia. Garrantzitsua da eguraldia eta klima hitzak ez nahastea. Lehenengoa, une zehatz batean dagoen atmosferaren egoeraz aritzeko erabiltzen dugu, eta klima berriz, eskualde batean ematen diren baldintza atmosferikoen multzoa da, hau da, klima urteetan zehar eskualde batean izaten den eguraldi atmosferikoaren konstanteen segida da.
Lurreko gune zehatz bateko klima ez da soilik latitudearen (hau da Eguzkiaren inklinazioak ematen duena) araberakoa izango, altitudea, zoru mota, ozeanoarekiko distantzia, mendiekiko erlazioa etab. ere, kontuan hartu beharko ditugu.
Klima bat definitu ahal izateko honelako faktoreak kontuan hartu behar ditugu: batez besteko tenperatura, prezipitazioak, presio atmosferikoa, haizea, airearen hezetasuna, eguzkitan egiten diren orduak etab.

Klimaren faktore nagusiak


  • Prezipitazioak. Toki batean egoeratan (euritan, elurretan, kazkabarrean) erortzen den ur kopurua da. Plubiometroaren (Toki zehatz bateko prezipitazioak neurtzeko erabiltzen den tresna.) bidez neurtzen da, eta metro koadro bakoitzeko litrotan edo mm-tan adierazten da.

  • Tenperaturak. Airearen bero maila adierazten dute. Termometroaren bidez, eta gradu zentigradotan (º C) neurtzen da. Leku zehatz bateko tenperatura maximoak, minimoak edo batez bestekoak eman ohi dira.

  • Presio atmosferikoa. Lurrazalaren puntu batean dagoen aireak egiten duen presioa da. Barometroaren (Toki zehatz bateko presio atmosferikoa neurtzeko balio duen tresna.) bidez neurtzen da eta milibareetan (mb.) adierazten da. Eguraldiari buruzko mapetan isobaren bidez azaltzen da, eta horiek atmosferan presio bera duten puntuak batzen dituzten lerroak dira. Presio hori 1.015 mb-tik beherakoa denean (behe-presioak edo ekaitza, B), hodeiak agertzen dira eta euria egiten du. 1.015 mb-tik gorakoa denean (goi-presioa edo antizikloia, A), ez dira hodeiak sortzen eta eguraldia lehorra izan ohi da.Urtetan klimaren faktoreak aztertu ondoren, hainbat eremu klimatiko daudela jakin da. Horiek Ekuatorearen bi aldeetara eskualde zabaletan banatzen dira.


Klimak.png


Klima hotzak
Klima hotzen artean, bi klima mota bereiziko ditugu: mendikoa eta polarra.

  • Mendiko Klima tropikoen arteko eremuko, eta eremu epeleko mendikateetako eta mendi garaietako klima da. Gora egin ahala, tenperaturak behera egiten duenez, (1.000 m-ko 6 ºC gutxi gorabehera) gailur altuenetan oso tenperatura baxuak egoten dira neguan eta epeltxoagoak udan, nahiz eta askotan 10 ºC-ra iritsi ez.Prezipitazioak ugariak izaten dira; neguan batez ere, elurra egiten du. Elurra pilatzen denez, gune honetako ibaiek uhaldi handiak izaten dituzte Hemengo faunan, otsoak, azeriak, oreinak etab. aurki ditzakegu.

  • Klima Polarra Lurraren iparraldeko eta hegoaldeko muturretan aurkitzen dugu, zirkulu polarren inguruan. Tenperaturak oso hotzak izaten dira, ia beti 0 ºC-tik behera. Prezipitazioak urriak izaten dira, eta egitekotan, elurra izaten da gehienetan.

Klima beroak

Hauek bi tropikoen artean aurkitzen ditugu. Hiru klima mota daude inguru honetan: klima ekuatoriala, klima tropikala eta basamortuko klima.

  • Klima ekuatoriala. Tenperaturak altuak izaten dira urte osoan, 25/27 °C ingurukoak. Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, negurik ez dagoela esan daiteke. Prezipitazioak ugariak dira, urte osoan zehar 2.000 mm inguru. Ez dago urtaro lehorrik. Eremu klimatiko honetan daude munduko emari handieneko ibaiak, Amazonas eta Kongo besteak beste. Ondorioz, ibaiek gainezka egiten dute eta zenbait urtarotan uholdeak izaten dira.

  • Klima Tropikala. Tenperaturak altuak dira urte osoan zehar, baina urteko bi urtaroetan aldaketak egoten dira: udan 25/30 °C eta neguan 20/23 °C. Prezipitazioak batez ere, udan izaten dira, uda baita urtaro hezea; negua, aldiz, urtaro lehorra da. Dena den, urtean 1.000 mm-tik gorako prezipitazioak izaten dira.Ibaiak, izugarri aldatzen dira urtaroen arabera. Emaria (Ubide bateko toki zehatz batean (ibaia gehienetan) denbora unitateko igarotzen den ur kopurua.) aldatu egiten da urtaroen arabera. Urtaro hezean uhaldi handiak izaten dira eta, ondorioz, askotan uholdeak gertatzen dira. Ibai hauen artean ezagunenak hauexek dira: Niger eta Zambezi Afrikan, Orinoko Amerikan eta Ganges Asian.

  • Basamortuko Klima. Udan tenperaturak oso altuak dira (40 °C-tik gorakoak) eta neguan epelak (25 °C inguru). Egunaren eta gauaren artean, tenperatura-aldaketa (Toki zehatz batean eguna eta gauaren artean ematen den tenperatura aldaketa.) oso handia da, 40/45 º-raino irits baitaiteke. Oso euri gutxi egiten du eta gainera, oso irregularki; urtean 200 mm baino gutxiago egiten du.Ezin da hitz egin eremu horretako ibaiez, ez baitago ibaien ibilgu finkorik. Gehienez ere, wadiak (Gaur egun lehortuta dauden uraren ibilgu zaharrak edo ura soilik noizean behin eramaten dutenak. ) aurki daitezke, eta horiek gaur egun lehortuta dauden uraren ibilgu zaharrak, edo ura soilik noizean behin eramaten dutenak dira.

Klima epelak

Tropikoen iparraldera eta hegoaldera daude Klima epelak , Eurasiako eta Ipar Amerikako masa kontinental handietan. Hiru klima mota bereiz ditzakegu: mediterranearra, ozeanikoa eta kontinentala.

  • Klima mediterranearra: Neguak nahiko epelak izaten dira eta udak, berriz, beroak eta lehorrak. Prezipitazioak urriak eta irregularrak izaten dira eta urtean ez ditu 800 mm. baino gehiago egiten. Urtaro lehorrean, udan, ez du ia euririk egiten. Ibaiek ez dute emari handirik eta nahiko irregularrak dira, urtaroen arabera aldatu egiten baitira. Ibai motzak dira eta uhaldi eta agorraldi (Euri gutxiko garaien ostean ibaien emaria oso baxua edo minimoa izaten den garaia.) handiak izaten dituzte. Horrelako ibaien adibide ditugu Ebro, Rodano eta Po ibaiak.

  • Klima ozeanikoa: Amerikako eta Europako kostaldeko klima da. Tenperaturak nahiko epelak edo freskoak dira, baina ez da aldaketa nabarmenik izaten urtaroen arabera. Euria maiz egiten du eta urtean 900 mm. baino gehiago izaten dira. Ibaien emaria urte osoan antzekoa izan ohi da, udan apur bat behera egiten badute ere. Ibai ezagunenak Rhin, Sena eta Danubio dira.

  • Klima kontinentala: Kontinenteen barnean ageri da. Neguak hotzak eta luzeak izaten dira eta udak, berriz, beroak. Tenperatura-aldaketa handiak izaten dira eta prezipitazioak, berriz, urtean 600 mm ingurukoak. Landaredi mota nagusia taiga edo baso boreala. Badaude hosto iraunkorreko zuhaitzak ere, pinuak, izeiak eta urkiak, batik bat. Faunaren ezaugarri, hartzak, elur-oreinak, altzeak, otsoak etab. dira. Klima horretako ibai nagusiak Mackenzie, Lena, Volga eta Amur dira.



Hondamendi klimatikoak

Natur hondamendien artean hondamendi klimatikoak aipatu behar ditugu. Hondamendi natural horiei giza-jardueren kontrolik gabeko garapenak sortutakoak gehitzen badizkiegu, gizateriarentzako ondorioak ikaragarriak izan daitezke. Natur inguruneak aldatzen dituzten hondamendi klimatikoak hiru dira: lehorteak, euriteak eta zikloi tropikalak.

Lehorteak


Lehorteak epe luzean prezipitaziorik ez dagoenean, edo prezipitazio horiek oso urriak direnean gertatzen dira. Klima lehorra eta lehortea desberdindu behar ditugu. Lehorteak euria izaten den tokietan gertatzen dira inguru horietan euririk egiten ez duenean; eta klima lehorra, berez lehorrak diren inguruei dagokie.

Lehorteen ondorioz urtegiak hustu egiten dira, akuiferoak ( Ura duen lursaila, bai geldirik zein mugimenduan) lehortu egiten dira eta uztek kalte konponezinak jasaten dituzte. Lehortea hilabete edo urte askotan luza daiteke. Lehortearen larritasuna kalifikatzeko orduan, iraupena, inguruaren hezetasun-maila eta eragindako eremuaren azalera hartuko ditugu kontuan.
Lehorteek Lurreko zati handi bat hartzen dute, Afrika, eta kontinente horretan daude lehorte handienak izaten dituzten bi inguruak, Sahel (Sahara, Mauritania eta Txad) eta Afrikako adarra deritzona (Etiopia eta Sudan), bereziki. Toki horietan, klimatikoak ez diren faktoreek larriagotu egiten duten lehortea: lurraren gehiegizko ustiapena eta gertatzen diren borroka politiko eta militarrak.

Afrikako adarrean lehortea dute oraindik ere, eta lehortearen ondorioz, 20 milioi pertsonatik gora hil daitezke. Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundea (FAO) arduratu da lehorteak eragindako pertsonei laguntzeaz, baina pertsona horien biziraupena ezinezkoa da kanpoko laguntzarik gabe.

Zenbait estatistikaren arabera, lehorte garrantzitsua gertatzen da Estatu Batuetan 22 urtetik behin, gutxi gorabehera. Lehorteak erdi-mendebaldeko estatuei eta belardietako estatuei eragiten die bereziki. Adibide moduan 1933-1935 urteetan gertatutako lehorte izugarria aipa daiteke. Belardien azalera handiek lehortearen ondorioak jasan zituzten urte horietan eta Hautsaren Arroa izena eman zioten inguru horri. Nekazaritzaren gehiegizko ustiapenak eta biztanleriaren gehiegizko hazkundeak lehortearen ondorioak areagotu zituzten eta, gainera, neurriak ez ziren garaiz hartu.

Europan lehorteak Mediterraneoaren kostaldeko herrialdeei eragiten die bereziki. 1992. urtean hainbat inguruk, lehorte larria jasan zuten eta ur-murrizketa handiak izan ziren; ur-murrizketaz gain, Andaluziako eta Gaztelatako bi inguru handietan laborantza aldatu behar izan zuten. Galera ekonomiko handiak ekarri zizkion arazo horrek Espainiako nekazaritza-sektoreari, 1.500 milioi euro inguruko galerak, hain zuzen ere.

Euskal Herriak ere izan ditu lehorteak. Azkenekoa XX. mendeko 90eko hamarkadan gertatu zen. 1991. urtean, Gasteiz hornitzen duten Uribarriko (Zadorra) urtegietako ur-erreserbak agortu ziren eta ur-murrizketak ezarri behar izan ziren.

lehorteak.png

Hondamendi klimatikoak-Euriteak

Euriteak


Lurrak eroritako ur guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira:

ibilgu (Ibai eta erreken urak pasatzen diren lurrazala ) naturaletako urek gainezka egiten dute eta ibilguetatik kanpo irteten dira kontrolik gabe. Uholdeen ondorioak era askotarikoak dira: pertsona eta animalia ugari hiltzen dira, kalteak gertatzen dira biztanleriaren ondasun eta jabetzetan, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da (batzuetan erabat suntsituta geratzen dira eta ezinezkoa izaten da lehengo egoerara itzultzea), komunikabideetan eta lan publikoetan kalte handiak gertatzen dira, esate baterako, zubietan, errepideetan, urtegietan etab.

Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzea (hala nola, ibaien ibilgua aldatzea edo eraikinak altxatzea) uholdeen faktore eragilea izan daiteke. Adibide moduan, Txinako Huang He edo Ibai Horian gertatutakoa dugu. Antzina, txinatarrek dikeak eraiki zituzten ibai horretan ibaiertzak altxatzeko eta nekazaritzarako lur gehiago izateko. Eraikuntza horiek uholdeak eragin zituzten, larriena 1887. urtean hain zuzen ere, milioi bat pertsona baino gehiago hil zirelarik.

uholdeak.png


Hondamendi klimatikoak-Zikloi tropikalak

Zikloi tropikalak


Behe presioak dituzten inguruak zikloi tropikalak dira eta abiadura handiz bira egiten duten airez eta lainoz osatutako zurrunbilo indartsuak sortzen dira. Urtaro beroan, itsaso tropikaletan sortzen dira eta lurrazalaren gainean oso azkar mugitzen dira. Zikloiak 500 km-ko diametroa har dezake. Prezipitazio handiak eta haize bortitzak (200 km/h baino gehiagokoak) sortzen dituzte zikloiaren begiaren inguruan.

Zikloiak izendatzeko hainbat modu daude, tokiaren arabera: urakanak (Ozeano Bareko hegoaldean eta ipar-ekialdean, Ozeano Atlantikoaren iparraldean, Karibe Itsasoan eta Mexikoko golkoan), tifoiak (Txinako Itsasoan eta Ozeano Bareko mendebaldean), willy-willies (Australian), tanios (Tahitin), baguio edo barujo (Filipinetan) eta zikloiak (Bengalan, Omango Itsasoan eta Indiako Ozeanoan).

Urakan terminoaren jatorria maien ( Gaur egun, Yucatan, Guatemala eta ondoko beste herrialde batzuetako tribuetan bizi den edozein gizaki) eta karibeen (beste garai batean Antilletako zati bat mendean hartu eta Hego Amerikan zehar hedatu zen herriko gizakia) hizkuntzan aurki dezakegu, horrela deitzen baitzioten ekaitzen jainkoari. Urakanak ozeanoan sortzen dira eta, normalean, ekialdetik mendebalderantz mugitzen dira 20 km/h inguruko abiaduran. Batzuk egun gutxi batzuetan desagertzen dira eta ozeanoetan gelditzen dira; beste batzuek, berriz, hiru eta bost aste artean irauten dute eta kontinente amerikarrean barneratzen dira, uharteak eta kostaldeko eskualdeak suntsituz haize indartsu, eurite eta olatu handiekin. Iparraldeko eremu epeletarantz abiatzen dira gero, eta berehala baretzen dira. 1995. urtetik, gero eta urakan gehiago gertatzen ari diren arren, azken urteetako kalteak txikiagoak izan dira. Azterketa zientifikoen garapenari zor diogu, urakanaren nondik norakoak aurreikusi egiten baitituzte.

Zikloien antzekoak diren beste fenomeno atmosferiko batzuk ere badaude:tornadoak. Zikloien antzera sortzen dira, baina askoz ere eremu txikiagoa hartzen dute. Haize-zurrunbilo bortitza da tornadoa, eta inbutu-forma izaten du; lurrazalarekin bat egiten du eta zati estuenari (inbutuaren lepoa) tximinia esaten zaio. Tximinia erraz identifika daiteke, gorantz altxatzen duen hautsari esker, ikus baitaiteke. Tximiniaren diametroa 50 eta 500 m artekoa izan daiteke eta abiadura 30 eta 65 km/h artekoa.

Tornadoek lurrazalean aurkitzen duten edozein objektu irensten dute. Tornadoen iraupena minutu gutxi batzuetatik hasi eta bi ordu artekoa izan daiteke, eta 30 km. inguru egiten dituzte, baina batzuek 500 km. ere, egin izan dituzte.
tornado.png


Tanta hotza

Tanta hotza

Europako hegoaldeko herrialdeek, Mediterraneo itsasora jotzen dutenek, tanta hotza izeneko fenomeno atmosferikoaren eragina jasaten dute. Uda amaieran bero dagoen Mediterraneoko ura, (30ºC kostaldetik hurbil) ur-lurrun ugari isurtzen du atmosferara. Aire bero hau igotzen bada, eta aire hotzarekin nahasten bada, uraren lurruna kondentsatu egiten da bat-batean eta uholdeak sortzen dituzten ekaitz handiak gertatzen dira. Udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran izaten da tanta hotza gertatzeko arriskurik handiena.

Tanta hotzaren sorrera.


1.Udaren bukaeran, itsasoan tenperatura altuak egoten dira, eta ur lurrun ugari askatzen da.

2.Egoera horretan, ekaitza edo fronte hotz bat heltzen bada, itsasoak kantitate handitan askatzen duen ur-lurruna, igo egiten da ezegonkortasunak bultzatuta.

3.Gorantz doan lurrunak erraz igotzen da, gune hotzagoekin topo egiten baitu, eta hotz horren bidez, horrekin gero eta ur gehiago kondentsatzen da.

4.Oso ordu gutxitan, ekaitz hodei handiak sor daitezke, 10 kilometro baino gehiagoko zabalera izan dezaketenak eta euri zakarra botatzen dutenak, normalean trumoi eta tximista ugari eta txingorrarekin batera.

tantahotzareneskema.png



Montzoiak

Montzoiak

Montzoiak tropikoetako eta subtropikoetako eskualde handietan eragina duten urtaroko haizeak dira. Asiako hegoaldean, udan, montzoiek hego-mendebaldetik jotzen dute eta ipar-ekialdetik neguan. Udan eurite handiak ekartzen dituzte India eta Indotxinako lurraldetara eta uholdeak eragiten dituzte

Montzoiak tropikoetako eta subtropikoetako eskualde handietan eragina duten urtaroko haizeak dira. Asiako hegoaldean, udan, montzoiek hego-mendebaldetik jotzen dute eta ipar-ekialdetik neguan. Udan eurite handiak ekartzen dituzte India eta Indotxinako lurraldetara eta uholdeak eragiten dituzte


monzoiak.png


Uholdeak Euskal Herrian

Uholdeak Euskal Herrian

Euskal Herriko kokapen geografikoa euriteak gertatzeko egokiena ez den arren, horien eragina jasan ditu ere. XX. mendean zehar uholde batzuk, eta ez nolanahikoak, gertatu ziren; horien artean, 1933, 1953 eta 1983an gertatutakoak azpimarratu behar ditugu.

1983ko uholdeek, hirigintzaren eta industriaren garapen handia dela eta, oso ondorio larriak ekarri zituzten. Abuztuaren 25etik 28ra bitartean gertatu ziren. Euskal Herrian eratu zen aire hotzezko tantak sortu zituen. Uholde horiek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldean izan zuten eraginik handiena. Hildakoak eta zaurituak izan ziren, baita galera ekonomiko handiak ere. Hondamendiak biztanleriaren elkartasuna agerian utzi zuen, garbiketan, salbamendu lanetan eta beste zenbait jardueretan parte hartu baitzuen. Pertsona eta erakundeen lanari esker, koordinazio eraginkorrari esker, uholdeen eragina espero baino arinagoa izan zen.


uholdeakeuskadin.png


Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres Apr 30, 2012 5:46 pm. Edizio guztiak: 3.