FOTOSINTESIA.jpg


Landare berdeen baitan, eta, eguzki-argiaren energia erabiliz gertatzen diren erreakzio kimikoen multzoa da fotosintesia.
Karbono dioxidoa (CO2) eta ura (H2O) dira fotosintesiko erreakzio kimikoaren oinarrizko erreaktiboak, eta,
fotosintesiaren ondoren, konposatu organikoak eta oxigenoa sortzen dira. Lurra planetaren bizitzaren oinarrizko prozesua da erreakzio hori.


FOTOSINTESIA00.jpg


Landare-zelula barruko kloroplastoetan gertatzen da erreakzioa. Kloroplastoak landare-zeluletan soilik dauden organuluak dira, fotosintesiaren prozesuan zeregin oso
garrantzitsua dutenak. Izan ere, landareen eta alga eukariotoen fotosintesia
kloroplastoetan burutzen da, bertan baitaude prozesu horretan parte hartzen
duten funtsezko molekulak, klorofila, alegia. Organulu hauek 5 eta 15 μm bitarteko diametroa dute. Organulu zelularren artean handienetarikoak dira, eta ongi ikusten
dira mikroskopio optikoarekin. Organulu horien barruko klorofilak argi-energia
energia kimiko bihurtzen du eta konposatu organikoak osatzen ditu, glukosa
( C6H12C6 ) batik bat.


FOTOSINTESIA03.jpg

Dena dela, ez inoiz ahaztu behar bi gauza direla landareen arnasketa eta fotosintesia,
eta, beraz, dira inoiz nahastu behar. Landareek, gainerako bizidun guztiek bezala,
arnasa hartzen dute: airetik edo uretatik oxigenoa jaso eta karbono dioxidoa bota. Arnasketaren prozesuaren zati garrantzitsua zelula-barnekoa da: mitokondriek,
zelula-barruko organuluak, glukosaren konbustioaren bidez energia lortzen dute bizidunarentzat, eta karbono dioxidoa eta ura ere ekoizten dituzte.