HISTORIAURREAREN KONTZEPTUA
Lurrean gizakia agertu zenetik idazkera asmatu arteko garaiari deitzen zaio Historiaurrea deitzen zaio. Munduko toki guztietan idazkera aldi berean agertu, ordea; batzuek Historian beren bideari ekin bazioten ere, beste batzuk Historiaurrean zeuden. Gertaera hori izendatzeko Protohistoria terminoa sortu da.

Historia ikertzeko, historialariek Historia, aro edo garaietan banatu dute. Nahiz eta aro edo garai bat noiz bukatzen eta hurrengoa noiz hasten den esatea erraza ez izan, Historia, aro edo garaietan banatzeko gertakari handi, edo data seinalatu batzuk erabili ohi dira. Horrek ez du esan nahi gertakari horiek, nahitaez, gizakien bizimoduan aldaketa nabarmenak ekarri zituztenik ezta munduko toki guztietan aldi berean gertatu zirenik ere.**


boto0012.gifHistoriaren hasiera


Neolitikoan, gizon-emakumeek animaliak hezten eta zaintzen, landareak ereiten eta uzta biltzen ikasi zuten. Baina hori ez zen munduan toki guztietan aldi berean eta modu berean gertatu. Abeltzaintzan, batez ere, lan egiten zuten giza taldeak ganaduarentzat elikagai bila batetik bestera ibiltzen ziren, nomadak zirela esaten da.
Nekazaritzan lan egiten zuten taldeek, aldiz, hazia erein ondoren zain egon behar izaten zuten, uzta heldu eta bildu arte eta, horregatik, sedentario bihurtu eta lehenengo herrixkak sortu ziren.
Nekazaritza eta abeltzaintzan soberakinak sortzen ziren, eta horiei esker, pertsona guztiek ez zuten zertan nekazaritzan edo abeltzaintzan lan egin. Horrela, beste ogibide batzuk sortu ziren: artisauak (beharrezkoak edo ez hain beharrezkoak ziren produktuak egiten zituzten: lanabesak, zeramikazko ontziak, ehunak, apaingarriak etab.), edota merkatariak. Populazioa gero eta gune handiagotan biltzen hasi zen. Egoera berri horrek behar berriak ekarri zituen; herritar batzuk, funtzionarioak hain zuzen, hiriaren antolakuntza eta administrazioan aritzen ziren eta beste batzuk, soldaduak, herrixka babesteaz arduratzen ziren.

Gune batzuetan lortzen ziren uzta bikainek (hala nola mendebaldeko Tigris-Eufrates, Nilo, Indo edo Ganges bezalako ibai handietako ertzetan) lehenengo zibilizazioen garapena eta hirigintza zein demografi hazkunde ikaragarria ahalbidetu zuten
duela14miloiurte.jpg

Duela 8.000 urte inguru, Tigris eta E├║frates ibaiak dauden Ekialde Hurbileko herrialde batean (Mesopotamia) gizateriaren lehen kultura garatzen hasi zen. Denborak aurrera egin ahala, inguru horretan hainbat herri sortu zen. Ezagutzen ditugun lehenak sumertarrak eta akadiarrak izan ziren. Lehenengoak hegoaldean bizi ziren eta iparralderago bigarrenak. Hiri-estatuetan bizi ziren eta horietako bakoitzak biztanleak elikatzeko behar beste lur zituen; beren burua gobernatzen zuten, hau da, independenteak ziren. Kristo aurreko 2.370 urte inguruan, Akad herriko Sargon erregeak inguruko herriak konkistatu eta batu zituen, eta Mesopotamian lehenengo inperioa hedatu zuen.


K.a. 5000 urte inguruan Afrikako lautadetatik zetorren giza taldeak Nilo Bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen. Hasiera batean herri txikiak eraiki zituzten, pixkanaka elkartu, eta herri handiagoetan bildu ziren. Bi erresuma sortu ziren orduan, Egipto Garaia, hegoaldean, eta Egipto Beherea, iparraldean, eta borrokan ibili ziren etengabe, hegoaldeko Menes edo Nermer erregeak K.a. 3100 urte inguruan iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen arte. Bailara inguruko basamortuek muga naturala osatzen zuten eta horregatik oso zaila zen hortik inbasioren bat heltzea. Horrela Egiptoko kulturak, eta ia aldaketarik gabe, 3.000 urtez iraun zuen.


gauregun.jpg

Indo Bailaren zibilizazioa, gaur egungo Pakistanen garatu zen, eta k.a. 2500 eta 1700 urte inguruetan goieneko unea lortu zuen. Indo lautada emankorretan lortzen zituzten uztak izan ziren bere oparotasunaren oinarri. Gunerik garrantzitsuenak iparraldean dagoen Harrappa eta hegoaldeko Mohenjo-Daro hiriak izan ziren. Mohenjo-Daroko arkeologi hondakinak Indo ibaiaren ibilgutik bost bat kilometrora badaude ere, garai hartan herria ibaiaren ertzetan kokatzen zen. 50.000 biztanle inguru zituen, beraz, munduko metropolirik handienetako bat zen.

Nekazaritza eta abeltzaintzaren garapenarekin batera, bildutakoaren kopuruak, landutako lurren neurriak etab. nolabait erregistratzeko beharra sortu zen. Hori izan zen idazketaren sorrera.
Ikasi dugun bezala, nahiz eta historiaren sorrera toki guztietan batera gertatu ez, ohikoa da Antzinaroa erabiltzea lehenengo idatziak agertu zirenetik V mendearen bukaeran Erromako inperioa erori zen arte doan aro historikoa izendatzeko erabiltzea.


1.zibilizaziomapa00.jpg



Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres Apr 30, 2012 5:39 pm. Edizio guztiak: 4.