Onddoen erreinua
Erreinu honetako organismoek oso talde heterogeneoa osatzen dute.
Guztiak zelula eukariotoz osaturik daude,eta heterotrofoak dira, ez baitute klorofilarik.
Onddo batzuk zelulabakarrak dira: legamiak. Gehienak, ordea, zelulaniztunak dira
(lizunak, perretxikoak),
eta ez dute benetako ehunik eratzen.

Bizimoduari dagokionez:
  • Gehienak saprofitoak dira. Bakterioekin batera materia organikoaren deskonposatzaileriknagusienak dira, eta beraz, funtsezko zeregina dute biosferan.
  • Batzuk parasitoak dira, eta gaitzak eragiten dituzte landareetan nahiz animalietan.
  • Beste batzuk sinbionteak dira: zianobakterioekin edo alga batzuekin elkartzen dira, eta likenak eratzen dituzte.
Onddoak hiru talde nagusitan sailkatzen dira: legamiak (onddo zelulabakarrak), lizunak
(hifa izeneko filamentuak dituztenak) eta perretxikoak (gorputz fruitu-emaile handiak dituztenak, jateko aproposak).