abst0003.gif



Eskalak adierazten digu zer nolako erlazioa dagoen errealitateko distantzien eta mapan adierazitako distantzien artean. Mapetan, bi modutan adieraz daiteke eskala:

Eskala grafikoa

external image eskala%20grafikoa.JPG?height=135&width=200
Mapa gainean agertzen da eta segmentutan banatutako zuzena da. Zifrek adierazten digute zenbateko neurria duen segmentu bakoitzak errealitatean.







Zenbakiko eskala

Zatiketa baten bidez adierazten da.Zatikizunak mapako distantzia zentimetrotan adierazten du eta zatitzaileak, diztantzia hori errealitatean zenbatekoa den.

1:200.000

Mapako zentimetro bakoitza 200.000 cm adierazten du, hau da, 2.000 metro = 2 Kilometro.

external image ejemplo%20eskala%20222.jpg
external image eskalabuena.JPG
Goiko irudian agertzen den mapan kalkula dezakegu duen eskala. Horretarako jakin behar dugu benetako distantzia eta regla baten bitartez, mapak adierazten duena.

New York-etik Calcutara dagoen distantzia 14.400 km-koa da eta gure mapan 45 cm-koa bada, egin behar duguna zera da:


external image calculo1.JPG

Zentimetro bat gure mapan 320 Kilometro izango dira errealitatean hau da 320.000 metro = 32.000.000 zentimetro. Horrexegatik gure mapa izango duen eskala zera izango da:

1:32.000.000